domingo, 13 de mayo de 2007

Gure balkoitik


Gure etxeak baditu bere alderdi ederrak, noski baietz. Horietako bat gure balkoi luzea da. Normalean ez dugu asko disfrutatzen, kalea jendez gainezka egoten baita. Baina gaur arratsaldean, eguraldi ederra izan dugu eta jendea hondartzara joango zen eta tokia lasai geratu da guretzat. Disfrutatu egin dugu. Hemen amak emandako lore politen bideo motz bat.

Ea gustoko duzuten.

Deba Zumaia
















Ea oraingo honetan lortzen dudan.

Debatik Zumairako ibilbidea egin genuen. Hau bai toki ederra!!!!

Donostiatik goizeko 8retan abiatu ginen eta 10ak aldera Zumaitik. Debara joateko trena hartu genuen, Zumaiko turismo bulegoak antolatuko gida batekin, 14 bat lagun izango ginen guztira.

Giro zoragarria izan genuen eta lagunarte paregabea.

Ea laster berriro errepikatzen dugun.